Zozketa – Irabazi Panda Global Protection 2009 biruskontrakoaren ale bat
Datorren ekainaren 22an, Sareblog-ek PCrako Panda Global Protection 2009 10 biruskontrako zozketatuko ditu, bakoitza 89,95 euroan baloratua. Sari hauetariko bakoitzak 3 ekipo babestu ditzake eta doako zerbitzu hauek izango ditu urtebetez: eguneroko eguneraketak, 24 orduko euskarri teknikoa telefonoz edo posta elektronikoz eta bertsioen doako eguneraketa.
Panda Global Protection 2009-k Interneteko mehatxu guztietatik defendatzen du: birusak, spyware-a, rootkit-ak, hackerrak, on lineko iruzurrak, nortasun lapurreta,… Gainera, spam kontrako babesa eta Guraso Kontrola ere badauzka, zeure seme-alabek Interneten zehar segurtasun osoz nabigatu dezaten. Biruskontrako honi buruzko informazio guztia haren web-gunean topatu dezakezue, gainera, 2010eko gamarako doako eguneraketa ere izango du:
10 biruskontrako hauen zozketan parte hartzeko oinarriak oso errazak dira:
- Utzi iruzkin bat post honetan bertan azaltzeko zergatik behar duzun biruskontrakoa.
- Iruzkinean utziko duzuen helbide elektronikoa balioduna izan behar da, zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Soilik geuk ikusiko dugu eta ez dugu erabiliko inolako spam motarako.
- Iruzkin bana (partaidetza bana) onartuko da pertsonako.
- Irakurleek utzitako iruzkin bakoitzari automatikoki zenbaki bat esleituko zaio.
- Irabazleak honelaxe aukeratuko dira: ekainaren 22ean ONCEren zozketan irabazle gertatutako zenbakiaren azken 2 digitu (edo 3, parte-hartzaile kopuruaren arabera) hartuko dira, eta irabazleak izango dira aurreko eta atzeko 5na zenbakiak. Adibidez: ONCEren zenbaki irabazlea 21.451 izanez gero, 51 hartuko dugu eta 10 biruskontrakoen irabazleak iruzkin zenbaki hauek dauzkatenak izango dira: 52, 53, 54, 55, 56 eta 50, 49, 48, 47 eta 46.
- Aurreko edo atzeko 5 zenbakiak lortzerik ez badago, zozketako partaidetza horiek gordeko dira eta prozedura berbera erabiliko da ONCEren hurrengo zozketan. Adibidez: ONCEren zenbaki irabazlea 21.202 izanez gero, soilik aurreko 2 zenbaki lortu ahal izango direnez, falta diren beste 3 ONCEren hurrengo eguneko zozketan lortuko dira.
Zorte on guztiontzat!




Panda antivirusa bidot nere lagunek edukin erotikoa baino ez daurielako ikusten Interneten eta birusez josiak dauzenez honek orrixek, ba gero danori botaten dozkuez spam automatikoa.
Hamaika kaka sartzen da norberaren posta elektronikoko buzoian. Ez dakizu zenbat kostatzen dan garbitzea. Musika jaitsi bai, baina, kaka-pilo mordoa be bai. Horrek danok garbitzeko beharko dogu fairi baino gauza hoberik.
spam kontrako babesa ezkaintzen ei dau, ez? ba uste dot beharrezkoa dodala holako tresna miresgarria azken aldi hontan iragarki desatsegin asko heltzen bait jatez poztara ¬¬
Zoritxarrez windowsen erabiltzaileok babesa behar dugu. Beharrezkoa jotzen dut nik.
Spam eta biruses beteta daukat ordenagailua! Laguntza behar dut!!!!
ORDENAGAILUAN BIRUSA DUDAN ARREN, PANDA TOKATZEN BAZAIT EBAY-EN SALUDUKO DUT 30 EUROREN TRUKE
Ordenagailua oso oso lento dabil, nik uste birusez josita dagoela… uste dut badela garaia beraiekin akabatzeko.
Ordenagailu berriarentzat behar dut antibirusa!
Biruskontrakoa ondo instalatuta eta actualizatuta es badaukat, lento lento dabil ordenagailua, eta mesu infektatuta batzuk bidali ditut nahi gabe, beste pertsonei infektatzen ere bai.
Zorionak guztioi!!! Iruzkinak hamar baino gutxiago izan direnez, Panda Biruskontrako ale bat bakoitzarentat
!!
Laster zuekin harremanetan jarriko gara.
Eskerrik asko zozketan parte-hartzeagatik!
Sareblog.