Zerbitzuak
Enpresentzako zerbitzuak
Gaur egun komunikazioa prozesu aldakorra da, blogei esker hein handian. Ohiko komunikabideentzat (prentsa, irratia, telebista,..) blogak alternatiba eta lehiakide bihurtu dira.
Hau dela eta, Sareblogek komunikaziorako bide berri honen aldeko apustu sendoa egiten du, blogen indarra bere bezeroen eskuetan ipintzeko asmoz.
Enpresentzako blogei buruzko aholkularitza
Enpresentzat blogosferan zehar bide berriak urratzea lan nekeza izan ohi da, eta lan horren hastapenetan azal daitezkeen akatsek egoera latzak sor ditzake.
Horrexegatik, Sareblogek bere bezeroei honako aholkuak ematen dizkie:
- Arretaz aztertu behar da enpresa, produktu eta zerbitzuei buruz blogetan argitaratzen den informazio guztia. Horrela burutu beharreko aldaketa eta hobekuntzak antzemango ditugu.
- Beste blogekin eta Internetekin lotutako ekintzetan parte hartzea komeni da, komunikazio harreman sare berriak urratzeko.
- Enpresaren blog propioa sortzea, bertan irakurle, bezero potentzialei, nola bezeroei arreta eta erantzuna eskaini ahal izateko.
Enpresa blogen sorkuntza
Enpresa blogaren bitartez enpresei leiho berria zabaltzen zaie, munduari euren burua ezagutzera ematen diote, eta haien marka nola zerbitzuak berehala kokatzen dituzte Interneten.
Enpresa blogekin, Interneteko bilatzaileen bitartez jasotako bisitak ugarituko dira. Horrez gain, iritziak, feedbacka, beharren antzematea eta negozio-aukerak bilatzen dira, eta blogen malgutasun eta erabilterraztasunari esker, lortutako emaitzak ohiko web orrien bidez lortutakoen aldean aberatsagoak izango dira.
Edukien itzulpena
- Euskara eta Ingelesa: tradizionala eta aldi berekoa.
- Alemana eta Portugesa: tradizionala.
SEO aholkularitza
- Posizionamendu estrategiak bisita eta bezero kopuru handiagoa lortzearren.
- Web-guneen eta web bidezko azterketak.
- Interneteko zabalpen estrategiak 2.0 web hedabide berrietako presentziaren bidez.
Blogei buruzko prestakuntza
- Blogei buruzko oinarrizko ikastaroak eta ikastaro aurreratuak eskaintzen ditugu, wordpress-ekin.
- Ikuspegi tekniko edo-eta komertziala.
- Esperientzia egiaztatua, hainbat informazio agentzia garrantzitsutan ikastaroak eman ditugu.
Online Dendak
- Denda txikietarako online denda osoak diseinatu, sortu eta martxan jartzen ditugu.
- Eskalagarria, erreza eta beharrezko funtzionalitate osoarekin.
- Prezio benetan merkeak, pertsonalizatuak eta denda bakoitzari egokituak.