Internet gainerako komunikabideentzat erreferentzia nagusi bilakatu da, eta blogak Internet gorpuzten duten edukien iturri eta lan tresna berri gisa azaltzen zaizkigu.
Technoratiren arabera, gaur egun internetek biltzen duen blog kopurua 112 milioi baino gehiagokoa da; eta handituz doa.
Ohiko komunikabideen mugak gaindituz, blogek orain arteko komunikazioaren norabidea irauli dute. Gaur egun irakurleak informazio prozesuan parte hartze aktiboa du, publikatutako artikuluetan eskaintzen diren iruzkin sistema erabiltzen baitu bere iritzia zabaltzeko, bide batez artikulu bera ere aberastuz.
Sareblog aukera bikaina da marka eta produktuak aurkeztu nahi dituzten enpresa, instituzio eta mota guztietako profesionalentzat, irakurlegoa gaika nola herrialde edo eskualdeka sailkatzea erraztuz.
Sareblogen marka edota produktua iragartzeko hainbat aukera eskaintzen ditugu. Enpresak egokiena hautatu edo aholkua jaso dezake bere publizitate kanpainari hoberen taxutzen zaiona topatu ahal izateko. Publizitate ekintza hauetarako honako formatuak dira erabilgai:
Sareblogek ez ditu onartzen formatu intrusiboak ezta aldez aurretik soinua aktibaturik duten bannerrak ere.