Atalak: Zozketak

Zozketa – Irabazi Panda Global Protection 2009 biruskontrakoaren ale bat

Datorren ekainaren 22an, Sareblog-ek PCrako Panda Global Protection 2009 10 biruskontrako zozketatuko ditu, bakoitza 89,95 euroan baloratua. Sari hauetariko bakoitzak 3 ekipo babestu ditzake eta doako zerbitzu hauek izango ditu urtebetez: eguneroko eguneraketak, 24 orduko euskarri teknikoa telefonoz edo posta elektronikoz eta bertsioen doako eguneraketa.

Panda Global Protection 2009-k Interneteko mehatxu guztietatik defendatzen du: birusak, spyware-a, rootkit-ak, hackerrak, on lineko iruzurrak, nortasun lapurreta,… Gainera, spam kontrako babesa eta Guraso Kontrola ere badauzka, zeure seme-alabek Interneten zehar segurtasun osoz nabigatu dezaten. Biruskontrako honi buruzko informazio guztia haren web-gunean topatu dezakezue, gainera, 2010eko gamarako doako eguneraketa ere izango du:

10 biruskontrako hauen zozketan parte hartzeko oinarriak oso errazak dira:

  • Utzi iruzkin bat post honetan bertan azaltzeko zergatik behar duzun biruskontrakoa.
  • Iruzkinean utziko duzuen helbide elektronikoa balioduna izan behar da, zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Soilik geuk ikusiko dugu eta ez dugu erabiliko inolako spam motarako.
  • Iruzkin bana (partaidetza bana) onartuko da pertsonako.
  • Irakurleek utzitako iruzkin bakoitzari automatikoki zenbaki bat esleituko zaio.
  • Irabazleak honelaxe aukeratuko dira: ekainaren 22ean ONCEren zozketan irabazle gertatutako zenbakiaren azken 2 digitu (edo 3, parte-hartzaile kopuruaren arabera) hartuko dira, eta irabazleak izango dira aurreko eta atzeko 5na zenbakiak. Adibidez: ONCEren zenbaki irabazlea 21.451 izanez gero, 51 hartuko dugu eta 10 biruskontrakoen irabazleak iruzkin zenbaki hauek dauzkatenak izango dira: 52, 53, 54, 55, 56 eta 50, 49, 48, 47 eta 46.
  • Aurreko edo atzeko 5 zenbakiak lortzerik ez badago, zozketako partaidetza horiek gordeko dira eta prozedura berbera erabiliko da ONCEren hurrengo zozketan. Adibidez: ONCEren zenbaki irabazlea 21.202 izanez gero, soilik aurreko 2 zenbaki lortu ahal izango direnez, falta diren beste 3 ONCEren hurrengo eguneko zozketan lortuko dira.

Zorte on guztiontzat!