Atalak: Iragarpenak

zortzi@2008 saridunen zerrenda: Sareblog lehen postuan

Hilabeteko bozketa eta gero, zortzi@2008 saridunen zerrenda iragarri da. Sareblog zerrendaren lehen postuan agertu da 131 bozkarekin eta internautek euskal blogosferako 2008ko zortzi ekarpenetatik onena izendatu dute.

Hau da zortzi@2008 saridunen zerrenda:

Informazio guztia | zortzi@2008 sarien wikia

Sareblog – Bi blogentzako blogarien bila gabiltza

Sareblog-en gaur egun ditugun 2 blogentzako blogarien bila gabiltza, Ondopasa eta Kiroldegirentzako hain zuzen ere. Bi blog hauek era egokian gara daitezen lagunduko gaituzten pertsonen bila gabiltza.

Blogari berri horiek honako gaiak landuko dituzte:

Ondopasa blogean:

  • Euskal Herriko gertaera kultural garrantzitsuenak.
  • Aisia orokorrean.
  • Gastronomia.
  • Euskal Herriko jaialdiak.
  • Turismoa.
  • Mendi ibilaldiak.

Kiroldegi blogean:

  • Kirolak orokorrean, beti Euskal taldeei garrantzia emanez: Futbola, saskibaloia, eskubaloia, pilota…

Honako gaitasunak baliotuko ditugu:

  • Ezinbestekoa: Euskara menperatzea, ortografia eta gramatika egokia erabiliz.
  • Blog-en munduan eskarmentua izatea eta Wordpress menperatzea.
  • Talde lanean ganoraz aritzea.
  • Erronka berriei aurre egiteko jarrera baikorra izatea.

Zer eskaintzen dugu?

  • Lan giro bikainean Euskarazko lehenengo blog sare komertzialean lan egitea.
  • Edozein ikuspegi jorratzeko askatasuna.
  • Sareblog gara dadin laguntzea.

Blogen zalea bazara eta Sareblogen idazteko prest bazaude, honako galderei erantzun (era laburrean):

  • Izen-abizenak.
  • Non bizi zara?
  • Zurekin harremanetan jartzeko e-posta, MSN, Skype…
  • Sareblogen idazteko prest egongo zinatekeen gaiari buruz zeuk idatzitako bi post edo sarean publikatutako idazki eskatuko dizkizugu.
  • Zure wegunearen edo blogaren URL-a.
  • Azal iezaguzu zertan egiten duzun lan eta zer iradokitzen dizun proiektu honek.

Hau guztia, honako e-postara igorri: info @ sareblog . com

Eskerrik asko guztioi!

Adierazpen instituzionala 2008ko Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta

Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hona hemen Eusko Jaurlaritzaren idatzia:

Euskararen Nazioarteko Egunak urtero gogorarazten dizkigu Mitxelena handiaren hitz guztiz egoki haiek: “Gure herriak herri artean bere tokia behar duen bezala, hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntza artean: handikeriazko menturarik gabe, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia”.

Hitz gogoangarri horiek aurtengo ospakizunean hartzen dute, agian, oihartzunik beteena. Izan ere, Hizkuntzen Nazioarteko Urtea den 2008 honen hasieran, Eusko Jaurlaritzako, Kataluniako Generalitateko eta Galiziako Xuntako hizkuntza politikarako arduradunek hizkuntza aniztasunaren aldeko Pariseko Adierazpena sinatu zuten, nazioarteko foroetan, besteak beste, honako hau aldarrikatzeko: “hizkuntz aniztasuna Europar Batasunaren balio oinarrizkoetako bat da, eta, halaber, baita Europa batu eta anitz baten aldeko berme sendoa ere”.

Guztia irakurri »

Sareblog: Blog-sare komertziala

Sareblog Asier Lozanok eta Borja Bonillak 2008an sortutako enpresa da, Rubén Calvo eta David Quirant-en laguntzaz. Euskaraz sortu den lehenengo blog-sare komertzialak erabat erakargarriak zaizkien gaiak zein edukiak eskaintzen dizkie bere irakurleei.

Ongietorri Sareblogera! Gaur hasten da gure bidai profesionala blogosfera deituriko mundu honetan. Sareblog euskeraz sortutako lehenengo blog-sare komertziala da eta gaur bertan hiru blog tematiko jarri ditugu martxan:

  • Musikazale: Kontzertuak, berriak, albisteak, hau da, euskal musikak berri ematen duen azkenaz bustitzeko aukera ziurra da Musika Bloga.
  • Kiroldegi: Futbola, saskibaloia ala pilota sakonean jarraitu ahal izateko, edo ta nazioartean ditugun kirolarien arrastoa jarraitu ahal izateko, Kirol Bloga leku aproposa da.
  • Ondopasa: Asialdi Blogak gure herriko paisaiak ezagutzeko ibilbideen berri emateaz gain, jai, jailadi, erakusketa, eta kultur gertaera oro batzen dituen bloga da.

Ala ere, nahiz eta irakurleak gure jardunaren erdigunea izan, Sareblog enpresei zuzendutako lan ekintza da baita ere.

Eskerrik beroenak gurekin parte hartzen duten blogarientzat eta batez erez zuentzat, irakurleak. Sareblog zuen gustoko izatea espero dugu.