Asteartea 16, Ekaina 2009 | Atalak:
Sareblog,
Zozketak

Datorren ekainaren 22an, Sareblog-ek PCrako Panda Global Protection 2009 10 biruskontrako zozketatuko ditu, bakoitza 89,95 euroan baloratua. Sari hauetariko bakoitzak 3 ekipo babestu ditzake eta doako zerbitzu hauek izango ditu urtebetez: eguneroko eguneraketak, 24 orduko euskarri teknikoa telefonoz edo posta elektronikoz eta bertsioen doako eguneraketa.
Panda Global Protection 2009-k Interneteko mehatxu guztietatik defendatzen du: birusak, spyware-a, rootkit-ak, hackerrak, on lineko iruzurrak, nortasun lapurreta,… Gainera, spam kontrako babesa eta Guraso Kontrola ere badauzka, zeure seme-alabek Interneten zehar segurtasun osoz nabigatu dezaten. Biruskontrako honi buruzko informazio guztia haren web-gunean topatu dezakezue, gainera, 2010eko gamarako doako eguneraketa ere izango du:
10 biruskontrako hauen zozketan parte hartzeko oinarriak oso errazak dira:
- Utzi iruzkin bat post honetan bertan azaltzeko zergatik behar duzun biruskontrakoa.
- Iruzkinean utziko duzuen helbide elektronikoa balioduna izan behar da, zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Soilik geuk ikusiko dugu eta ez dugu erabiliko inolako spam motarako.
- Iruzkin bana (partaidetza bana) onartuko da pertsonako.
- Irakurleek utzitako iruzkin bakoitzari automatikoki zenbaki bat esleituko zaio.
- Irabazleak honelaxe aukeratuko dira: ekainaren 22ean ONCEren zozketan irabazle gertatutako zenbakiaren azken 2 digitu (edo 3, parte-hartzaile kopuruaren arabera) hartuko dira, eta irabazleak izango dira aurreko eta atzeko 5na zenbakiak. Adibidez: ONCEren zenbaki irabazlea 21.451 izanez gero, 51 hartuko dugu eta 10 biruskontrakoen irabazleak iruzkin zenbaki hauek dauzkatenak izango dira: 52, 53, 54, 55, 56 eta 50, 49, 48, 47 eta 46.
- Aurreko edo atzeko 5 zenbakiak lortzerik ez badago, zozketako partaidetza horiek gordeko dira eta prozedura berbera erabiliko da ONCEren hurrengo zozketan. Adibidez: ONCEren zenbaki irabazlea 21.202 izanez gero, soilik aurreko 2 zenbaki lortu ahal izango direnez, falta diren beste 3 ONCEren hurrengo eguneko zozketan lortuko dira.
Zorte on guztiontzat!
Osteguna 21, Maiatza 2009 | Atalak:
Sareblog

Sareblog-ek ‘Sortu zure blog korporatiboa WordPress-ekin‘ ikastaroa emango du Bizkaia Enpresa Digitalak antolatuta. Ikastaroa Zamudioko Teknologi Elkartegian izango da Ekainak 15tik 18ra bitartean eta goizeko 09:00etatik 14:00etara.
Hona hemen ikastaroaren informazio gehiago:
Fitxa Teknikoa:
- Data: 2009/06/15-tik aurrera 2009/06/18 arte
- Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
- Iraupena: 20 ordu
- Lekua: Zamudioko Teknologi Elkartegia. ESI eraikina, #204
- Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
Programa:
- Blog-ak: Blogen historia laburra, zer dira?, web gune tradizionalen aldean dituzten abantailak, blog pertsonalak versus blog komertzialak.
- WordPress: zer da? Nola funtzionatzen du (PHP y MySQL)?
- WordPress deskargatu eta instalatu.
- WordPress-en administrazio panela.
- Edukien argitalpena: sarrerak, orriak, estekak.
- Edukien administrazioa: sarrerak, orriak, kategoriak eta estekak
- Funtzionalitate berriak: plugin eta widget-ak.
- Aurkezpena: blog-eko gaiak, itxura eta diseinua.
Euskadi Innova-ren webgunean sartu zaitezkete ikastaroaren informazio guztia ikusteko edota aurreinskripzioa egiteko.
Aurreinskripzioa | Sortu zure blog korporatiboa WordPress-ekin