Asteartea 23, Abendua 2008 | Atalak:
Blogak,
Iragarpenak,
Sareblog
Sareblog-en gaur egun ditugun 2 blogentzako blogarien bila gabiltza, Ondopasa eta Kiroldegirentzako hain zuzen ere. Bi blog hauek era egokian gara daitezen lagunduko gaituzten pertsonen bila gabiltza.
Blogari berri horiek honako gaiak landuko dituzte:
Ondopasa blogean:
- Euskal Herriko gertaera kultural garrantzitsuenak.
- Aisia orokorrean.
- Gastronomia.
- Euskal Herriko jaialdiak.
- Turismoa.
- Mendi ibilaldiak.
Kiroldegi blogean:
- Kirolak orokorrean, beti Euskal taldeei garrantzia emanez: Futbola, saskibaloia, eskubaloia, pilota…
Honako gaitasunak baliotuko ditugu:
- Ezinbestekoa: Euskara menperatzea, ortografia eta gramatika egokia erabiliz.
- Blog-en munduan eskarmentua izatea eta Wordpress menperatzea.
- Talde lanean ganoraz aritzea.
- Erronka berriei aurre egiteko jarrera baikorra izatea.
Zer eskaintzen dugu?
- Lan giro bikainean Euskarazko lehenengo blog sare komertzialean lan egitea.
- Edozein ikuspegi jorratzeko askatasuna.
- Sareblog gara dadin laguntzea.
Blogen zalea bazara eta Sareblogen idazteko prest bazaude, honako galderei erantzun (era laburrean):
- Izen-abizenak.
- Non bizi zara?
- Zurekin harremanetan jartzeko e-posta, MSN, Skype…
- Sareblogen idazteko prest egongo zinatekeen gaiari buruz zeuk idatzitako bi post edo sarean publikatutako idazki eskatuko dizkizugu.
- Zure wegunearen edo blogaren URL-a.
- Azal iezaguzu zertan egiten duzun lan eta zer iradokitzen dizun proiektu honek.
Hau guztia, honako e-postara igorri: info @ sareblog . com
Eskerrik asko guztioi!
Asteazkena 10, Abendua 2008 | Atalak:
Sareblog,
Sariak

Bihar, abenduak 11, Buber Sarien banaketa izango da Guggenheim Museoan arratsaldeko 19.30etan. Buberrak euskal web gune onenak aukeratzeko balio dute eta hurrengoko ataletan sailkatuta daude:
Web gunerik ikusgarriena
Web gunerik erabilgarriena
Web gunerik dibertigarriena
Web guneen berrikuntzaren arloko saria
Web gune erabilerrazena
Euskararen sustapenaren arloko web gunerik onena
Merkataritza elektronikoaren arloko web gunerik onena
Herritarrentzako zerbitzuen arloko web gunerik onena
Sareblog finalista moduan dago “Euskararen sustapenaren arloko web gunerik onena” atalean. Eskerrik asko guztioi!
Asteazkena 10, Abendua 2008 | Atalak:
Sareblog
Bilboko La Casillako Udal Kirol Pabilioiak Bilbao-Bizkaia Tenis Masterraren lehen edizioa hartuko du abenduaren 11tik 14ra bitartean.
La Casilla-ko pistan, David Ferrer, Fernando Verdasco, Juan Carlos Ferrero, Tommy Robredo, Nicolas Almagro Albert Montañés, Marcel Granollers eta Guillermoa García López-ek ikusteko aukera izango dugu eta Sareblog han egongo da.
Adi egon Kiroldegin masterraren azken berrien xehetasunak kontatuko ditugulako asteburuan zehar.
Asteazkena 3, Abendua 2008 | Atalak:
Iragarpenak,
Sareblog
Gaur, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hona hemen Eusko Jaurlaritzaren idatzia:
Euskararen Nazioarteko Egunak urtero gogorarazten dizkigu Mitxelena handiaren hitz guztiz egoki haiek: “Gure herriak herri artean bere tokia behar duen bezala, hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntza artean: handikeriazko menturarik gabe, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia”.
Hitz gogoangarri horiek aurtengo ospakizunean hartzen dute, agian, oihartzunik beteena. Izan ere, Hizkuntzen Nazioarteko Urtea den 2008 honen hasieran, Eusko Jaurlaritzako, Kataluniako Generalitateko eta Galiziako Xuntako hizkuntza politikarako arduradunek hizkuntza aniztasunaren aldeko Pariseko Adierazpena sinatu zuten, nazioarteko foroetan, besteak beste, honako hau aldarrikatzeko: “hizkuntz aniztasuna Europar Batasunaren balio oinarrizkoetako bat da, eta, halaber, baita Europa batu eta anitz baten aldeko berme sendoa ere”.
Guztia irakurri »